2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

ANIMATU GUREKIN ABESTERA!!!!

HATOR HATOR
Hator, hator mutil etxera 
gaztaina ximelak jatera, 
Gabon gaua ospatutzeko 
aitaren eta amaren ondoan. 
Ikusiko duk aita barrezka 
amaren poz ta atseginez. 

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. 
Gaztainak erre artean, 
gaztainak erre artean, 
txipli txapla, pum! 

Gabon gaua pozik igaro daigun.

HORRA MARI DOMINGI
Horra Mari Domingi 
begira horri 
gurekin nahi duela 
Belena etorri. 

Gurekin nahi baduzu 
Belena etorri 
atera beharko duzu 
gona zahar hori. 

HATOZ, HATOZ, ZURE BILA NENBILEN NI ! 
HATOZ, HATOZ ZURE BILA NENBILEN NI! 
HATOZ GOAZEN TA GURTU DEZAGUN 
BELENEN JAIO DEN HAURTXO EDER HORI 
HAURTXO EDER HORI.

OLENTZERO
Olentzero joan zaigu 
mendira lanera 
intentzioarekin 
ikatz egitera. 
Aditu duenian 
Jesus jaio dela 
lasterka etorri da 
berri ona ematera. 

Horra! Horra! 
Gure Olentzero! 
Pipa hortzetan duela 
eserita dago 
kapoiak ere baditu 
arraultzatxuakin 
bihar meriendatzeko 
botila ardoakin. 


TRAKATAN-TRAKATAN

Trakatan, trakatan
hiru errege,
trakatan, trakatan,
Belenera,
Belenen jaio den
Jesus haurtxoa
trakatan, trakatan
agurtzera.

Meltxorrek, trakatan,
zaldia beltza,
Gasparrek trakatan,
zaldi gorri,
trakatan, trakatan,
Baltasar zaharrak
zaldia, trakatan,
zuri-zuri.

DIN DAN DON

Din dan don, din dan don! 
Eguberri on! 
Zorion, zorion! 
gabonak, din-dan, don! 
Din dan don, din dan don! 
Eguberrion! 
Zorion, zorion, Gabonak Gabon! 

Izar bat hasi da dizdizka zeruan 
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan. 
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea, 
askatxo batean dago, lastoen gainean. 

Din dan don... 

Aingeruak kanta, artzain onak dantzan, 
Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza! 
Astoak, aja-ja! Idiak, muu-mu! 
estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu. 

Din dan don... 

Antxon eta Peru, artzain buruzuri, 
izarrari jarraika biak datoz arinka. 
Menditik barrena, haurtxoarengana, 
artzain bakoitzak darama arkumetxo bana. 

Din dan don...

MARI DOMINGIREN BISITA!!!

Ostiralean, abenduak 13, Mari Domingiren bisita izango dugu Ikastolan!!!!!


2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

ESUKARAREN EGUNA OSPATZERA


EUSKARA-ren eguna ospatzera goaz, gaileta jolasa, soka tira eta pelikula izango dugu goizean eta arratsaldean, antzerkia eta TXOKOLATADA!!!!
IUJUUUU!

2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

ABENDUAREN 3-an EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU!





Abenduaren 3-an gurekin batera EUSKARA-ren eguna ospatzera gonbidatzen zaituztegu!!!


HARRI-MURRI ZAPERO
BERO- BERO- BERO
HAURRAK EGIN EUSKARAZ 
ORAIN ETA GERO!