2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

LH2. Mailakoek 3 urtekoei puppet theatre-a egin diete. Ingelesa.

Gaur LH 2. Mailako ikasleek Hocus eta Lotusen Chocolate istorioa kontatu diete 3 urtekoei.
Ingelesez bikain aritu direnez, oso ongi ulertu dute elkar eta gozagarria izan da bi aldeentzat!
Puppet theatre baliabideari esker hizkuntza eta irudiak  erabiliz txikienek ere aktiboki parte hartu dute, errepikapenak burutuz eta zenbaitetan handienei egin beharrekoa adieraziz!







2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

4 URTEKOEK KUTXAESPAZIOAN TAILERRAK EGIN GENITUEN


Goiza Zientzia museoan (Kutxaespazioan) pasa genuen animalia desberdinak ikusten.  Hainbat tresnarekin esperimentatzeko aukera ere izan genuen.
Hamaiketakoa jateko beta ere aprobetxatu genuen ,ingurune zoragarrian eta Einsteinen ondoan gainera!