2019(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala

Urtaroak ikasteko abestia (Kantu Kolore)

5 URTEKOAK ANTZOKI ZAHARREAN

Antzoki zaharrera joan gara antzerki bat ikustera.
Jon Braunen abenturak eta desbenturak bizi izan ditugu ingurune paregabean.
Ondoren, hondartzara joan gara hondarrarekin jolastera.
Primeran pasa dugu!









2 URTEKOAK ORIOKO HONDARTZAKO PARKEAN


Gaur goizean 2 urtekoek irteera egin dugu Orioko hondartzan dagoen parkera. Bikain pasa dugu eta errepikatzeko moduko irteera iruditu zaigu gainera!










2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

3 URTEKOAK BARATZEAN

Eguraldi onarekin batera 3 urtekoak, Ikastolan bertan dugun baratzea eta ikasleek goxo-goxo zaintzen dituzten baratzeko produktuak ikustera joan ginen.
Han ziren txorimaloak ere zaindari fin!




2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

ULIAKO PARKERA TXANGOA

Ez da urrutira joan behar txoko eder eta atseginak aurkitu ahal izateko!

Uliako parkean izan ginen atzo eta egun polita pasa genuen parkean jolasean, zelaian zabal eta bidea gozatuz.
Makilak, LAGUNAK, hostoak, basoko marrubiak, otsoaren aztarnak ote?, zizareak, belarra, lurra eta ura... Dena eskura eta irudimena martxan!



ULIARA EGUN PASA!