2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Altza Hadi! Euskaraldia HHn

Zer da Altza Hadi 12 egun euskaraz?

  • Egunerokotasunean euskara erabiltzeko erronka, pertsonala eta kolektiboa. Altzako hainbat erakunde eta elkartek euskara ulertu edo hitz egiten duten auzotarrei egiten diegun erronka. Aho-biziak eta Belarri-prestak nahi ditugu. Batzuei euskaraz hitz egitea proposatuko zaie eta besteei horiei laguntzea eta animatzea.
  • Erronkak 12 egun iraungo ditu: azaroaren 22an hasi eta abenduaren 3ean bukatuko da.

Zein da erronkaren helburua?

  • Euskaldunak egunerokoan orain baino euskara gehiago erabiltzea,
    konplexurik gabe, harrokeriarik gabe.
  • Altzako komunitateari egiten diogun erronka da hizkuntza berdintasunaren alde egin dezan eta guztion hizkuntza eskubideak babes ditzan. Hizkuntzen osasunak adierazten baitu gizartearena, eta denok elkarrekin eroso bizi nahi dugunez, denoi dagokigu zerbait egitea edo egiten uztea.
    Horretarako, bi figura dira beharrezko:

Baietz 515 Aho-bizi

  • Aho-biziak euskaraz hitz egiteko prest direnak dira. Jokaera aktiboa hartuko dute eta 12 egunez euskaraz egingo diote ulertzen duenari.

Baietz 212 Belarri-prest

  • Belarri-prestak euskaraz entzuteko prest dauden pertsonak dira, dakienari hitz egiteko gonbitea egingo diote eta lagundu. Beraz, euskara ulertzeko gai izango da.