2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

ERREZETA

LARANJA ETA OLIBA-OLIO GAILETA INTEGRALAK
9:18
OSAGAIAK
  • Irin integrala, 200 gramo
  • Azukre beltza, 125 gramo
  • Legami hautsa, koilarakada bat
  • Gatz pixka bat
  • Oliba-olio birjina, 75 ml
  • Arrautza bat
  • Laranja bat (azala eta zukua)
    PRESTAKETA

    NOLA EGIN?
    - Irina, azukrea, legamia eta gatza katilu batean nahastu.
    - Ondoren, laranja-azal malutak eta oliba-olio birjina erantsi eta arrautza gehitu.
    - Laranja-zukua bota eta dena ondo nahastu.
    - Orea hozkailuan sartu eta labea piztu 160 gradutan.
    - Behin orea prest dagoela, hozkailutik atera, mahuka batean sartu eta bakoitzaren gustura gaileta forma ezberdinak egin.
    - Amaitzeko, labean sartu 20 minutuz 160 gradutan.



    • Iturria: Txoriene Eitb